NORTASUN DIGITALA

Ondorengo lerroetan nortasun digitalaren inguruko informazioa emango dut hainbat galderei erantzunez, hauek izan ere:

Captura de pantalla 2018-05-04 a las 17.24.15

– Zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

– Pertsona orori eragiten digu? Zein kasutan? Zer gertatzen da haurrekin?

– Zeintzuk dira ospe digitala kontrolatzeko lau gakoak? Azaldu bakoitza eta adibide bat gehitu.

Galdera hauei erantzuteko bi artikuluz baliatu naiz: “Reputación online” eta “Identitate birtualak“.

– Zergatik da hain garrantzitsua ospe digitala?

Gaur egun, denok nabigatzen dugu interneten, denok erabiltzen ditugu hain ezagunak diren sare sozialak, denok partekatzen dugu gure bizitza pribatuaren datuak, argazkiak, idatziak, bideoak… Baina, ez gara inoiz pentsatzen jartzen, zer gartatzen den partekatzen dugun informazio guzti horrekin. Azken urteotan, garrantzia handia hartzen ari du nortasun digitalak. Ospe digitala, gu interneten deskribatzen gaituen irudia da. Aurretiaz esan bezala gaur egun, biztanleriaren gehienak erabiltzen ditu sare sozialak bere bizitza pribatua plazaratzeko, baina, ezer-gutxi dakigu noraino heltzen den informazio guzti hori. Ezinbestekoa da, informazioa, plataforma zehatz batean partekatzerakoan, plataforma hori segurua dela ziurtatzea; beren testu legalak irakurtzen eta erabiltzaileen iritziak irakurriz. Bestalde noizean behin plataformari idatzi egin beharko genioke gure zein datu dituen ziurtatzeko eta horiekin zer egiten duten ziurtatzeko.

– Pertsona orori eragiten digu? Zein kasutan? Zer gertatzen da haurrekin?

Nortasun digitalak denoi eragin beharko liguke, enpresei dagokienez, maiztasun batez zaintzea litzateke egokia, bezeroei dagokionez, mugimendu faltsuak edota langile desleial batek arazo handiak sortzea posible delako. Enpresa baten ospe digital positibo batek onura handiak ekar ditzake; salmentak areagotzea, enpresaren irudi positibo bat sortzea…

blockstack_home

Enpresetan gertatzen den bezalaxe, pertsona orok ere eginbeharra du bere ospe digitala zaintzeko. Sare sozialen erabilera areagotzen joan den heinean, geroz eta gehiago partekatzen ditugu gure eta besteen edukiak. Honek gizarte osoari eragiten dio, bai positiboki eta bai negatiboki ere.

Haurrek eta nerabeek erabilera handia ematen diote gaur egun internetari eta horregatik beraien esposizioa oso handia da; honen arriskua, internet erabiltzearen ondorioak eta debekuak ez jakitea da.

Norberaren karrera profesionalean ere eragin handia du nortasun digitalak izan ere, lana bilatzen ari zarenean, enpresak ez dira soilik kurrikuluma begiratzera mugatzen, baizik eta, sare sozialetan eta orokorrean interneten zuri buruz agertzen den informazioa bilatzeari ere ekiten diotelako.

Ondorengo bideoan interneten hainbat arrisku ageri dira:

– Zeintzuk dira ospe digitala kontrolatzeko lau gakoak? Azaldu bakoitza eta adibide bat gehitu.

Aurretiaz esan bezala, askotan ez gara konturatzen zeinen arriskutsua izan daitekeen eta zenbat min egin ahal dakigukeen gure web orrialdetara eta sare sozialetara igotzen dugun eduki pertsonala.

Hau saihesteko eta beraz norberaren ospe digitala kontrolatzeko lau gako izan beharko genituzke kontutan.

Lehenik eta behin, zaintza. Sarea zaintzea oso garrantzitsua da, sarean guri buruz eta gure negozioari buruz dagoen informazioa behatu eta arraroa den zerbait somatu ezkero horren aurrean neurriak hartu ahal izateko.

Bigarrenik, edukia. Argitaratzen dugun eduki mota kontutan hartu behar da. Noren eskuetara heldu daitekeen kontuan izanik eta honen aurrean zet argitaratu eta zer ez erabakiz.

Hirugarrenik, kudeaketa. Adituengana jo arazorik balego, eta argitaratutako zerbait ezabatu edo baliogabetu nahi ezkero.

Eta azkenik, ebazpena. Laguntza juridikoa eskatu gure eskubideak babesten eta defendatzen laguntzeko.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s